XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Emengo guda bukatu zanean, gauzak oso urri zeuden, eta denbora gutxira Europa'ko bigarren gudatea asi zanean kanpotik ezer ekartzerik ez zegolarik, gasolina eta erre-belarra edo tabakoa ere, jatekoak bezela, razionatuak zeuden.
Milla bederatzireun eta ogei ta amaseigarren urtetik berrogeigarrenera erruz garestitu ziran gauzak.
Adibide bezala; guda aurrean litro ardoak, 60 xentimo balio zuanak, naiz ugari izan, litroa bost pezta balio izatera iritxi zan, eta, olioa,
Benetako
Eta lan-sariak bizimodua garestitu zan baiño askoz atzerago geratu ziran, eta orduan, bai, abestu zitekeela, goizean porru-salda, eguerdian azak, aixa kabitzen dira ipurdian galtzak
.
Izkirimiri bezala, esan dezakegu janariak neurtuta banatzen zituzten urte aietan, olioa ta koipe gauzak urri zeudenean, bati baiño geiagori sabela berdindu zitzaiola, eta baita urdailleko-miñez ibiltzen ziranei gaitza sendatu ere.
Garai aietan, mende ontako ogeigarren urteetan ezagutu genituan lenengo irratiak, galenazkoak ziranak.
Egurrezko kutxatxo batean, kobrezko ariak bildurik zituztela, galena-arri batean orratza jarririk, teillatuetan jarritako antena baten bidez jasoaz, aurikular batzukin entzuten zan.
Geroago irrati aundiago eta ederrago batzuk azaldu ziran, lanpara aundi batzuekin, baiña aiek aberastasunaren ezaugarri gertatzen ziran, gaurko egunean, berriz, irrati bat ez duana txiro-txirotzat euki dezakegun bezala.
Orduko berri-banatzailleak,
Eta izparringiak berriz,
Tranbe istripu ikaragarri bat gertatu zan Herrera'n, 1947'ko azaroaren 18'an, eguerdiko amabiak aldera, egunero ibilgaillu auetan ibiltzen ziranen artean izugarrizko zirrara sortu zuelarik.
Errenderi aldera zijoan bi-zatik osatzen zuten tranbia,